Zer da SEPES?

AURKEZPENA

SEPES Entidad Pública Empresarial de Suelo Etxebizitzako Ministerioaren menpe dagoen erakunde publikoa da. Honen helburua Espainiako lurralde osoko oreka sozial eta ekonomikoa lortzea da lurzorua sustatuz, erosiz eta prestatuz, etxebizitzak, industriak, tertziarioak eta zerbitzuak eraikitzeko helburuarekin. Horretarako, hirigintza proiektuak burutzen ditu eta beharrezko azpiegitura urbanistikoak gauzatzeaz arduratzen da.

Era berean, eta administrazio eskudunek hala eskatutakoan, SEPESek babestutako etxebizitza eremuan ere egiten du lan etxebizitzarako lurzorua sustatuz eta batzuetan, beharrezko etxebizitzak eraikiz.

LANEN OINARRIZKO PRINTZIPIOAK
Herri entitatea izanik Estatuko Aurrekontu Orokorren dirua jaso ahal badu ere, 1988az geroztik bere kabuz finantzatzea ahalbidetzen dion ondarearen kudeaketa jarraitzen du SEPESek. Horretarako, kontu handiz aztertu behar ditu haren ekintzen bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa, funtzio soziala ahaztu gabe.

Itunak sinatea da beste oinarrizko printzipioetariko bat. Herri Administrazioekin Hitzarmenak edo Adostasunak aldez aurretik sinatzen jardun ohi du SEPESek, Autonomia Erkidegoekin, Cabildoekin eta Udalekin gehienbat. Bi motatako akordioak sinatzen dituzte:

- Kasu bakoitzari dagokion administrazioarekin Esparru Hitzarmena.

- Ekintza bakoitzarentzako hitzarmen zehatzak, zeinetan prozesuaren baldintzak zehazten diren.

Historia

SEPES Estatuko Administrazioaren eremu urbanistikoan oso izen ona lortu zuten bi erakunde publikoren oinordekoa da: Gerencia de Urbanización eta Instituto Nacional de Urbanización (INUR)

Foto para presentación de SEPES

1959ko uztailak 30eko legeak Urbanizazio gerentzia sortu zuen, gure hiriak antolatzeko eta eraikitzeko herri ekintza zuzentzeko Etxebizitza Ministerioaren tresna gisa. Haren helburua, alde batetik, etxebizitzako Estatuko egitasmoen zerbitzura dauden bizitegi-lurzoruak prestatzeko ekintzak diseinatzea, kudeatzea eta burutzea zen eta, bestetik, lurzorua jarduera ekonomikorako garatzea.

Irizpide horiek jarraitu zituzten Gerentziaren izena aldatu zutenean, 1972an. Harez geroztik, Instituto Nacional de Urbanización (INUR) izan zen eta lan asko egin zuen bizitegi eta industri lurzoruak urbanizatzeko jarduerekin, 1981 arte.

1981an itxi zen INUR eta Sociedad Estatal de Promoción y Equipamiento de Suelo (SEPES) sortu zen. INUR-aren langile asko eta haren industri jarduera urbanistiko asko sozietate berrian barneratu ziren. Honek, bizitegien lanak Autonomia Erkidegoei transferitu zizkien.

Urriaren 1eko 1525/99 Errege Dekretuak onartu zuen SEPES Entidad Pública Empresarial de Suelo. Horrela eman zitzaion amaiera Enpresa Herri Entitate irudia egokitzeko prozesuari, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketarako eta Funtzionamendurako Legean (LOFAGE) aurreikusitakoa.